accueil.html



Filma guztia (21 minuta) ikusi nahi baduzue,  hemen da


Allons-y planter des choux ! Elle est belle ma patate, elle est belle ! Ô mon bateau ho ho ho ! Du producteur au consommateur

Konbit Haitirentzat zertako?

2010eko urtarrilaren 12ko lurrikarak joaz, segundu batzu barne Haiti suntsitua izan da, bere egitura guzietaz gabetua. Sail guziak hunkituak izan dira : hala nola hezkuntza, kultura, osasuna, ekonomia ... geroztik, Haitiarren bizia arrunt aldatu da, dena bertzelakatu da. Bizirik atera direnetarik milaka entseiatzen dira jada zailtasunean diren probintzietarat itzultzen.

Elkartasun oldarraren ondotik, haitin dena berritz egiteko da. Haitiarrek erakusten duten kuraiak eta gizatasunak adierazten daukute herri horren berraltxatzea posible dela, desmasia ikaragarriaren gatik ere. 
Beharrorduaren urratsa pasatua denez, orai geroari, eraikuntzari, lotu behar da.

Hegoera hortan da sortu Konbit Haitirentzat elkartea : Frantzian bizi diren haitiarren xedez, bai eta ere lagun frantses batzuen xedez, Haitin eta Hegoaldeko herri batzuetan garapen mailan experientza bat izan baitute.

Konbit Haitirentzat elkarteak, helburutzat dauka garapen iraunkorra bultzatzea Haitin, baita Haitiko egoera eta beharren ezagutaraztea. Elkarte hunek, kanpanaren inguruan garapen ekintzak eremaiten dituzten bertako egiturak sustengatu nahi ditu. Konbit Haitirentzat-ek gizatasun baloreak ere begiztatzen ditu, jorratuko duen sailak jendeen arteko elkartasuna, partekatzea eta lotura soziala sustatzen dituelakotz.

Haitiar baserri munduan, Konbit-a jende multxo bat da, kanpoko laneri buru egiteko osatzen dena : ereiteko, uztak biltzeko ...
Lana ezin eginez bakarrik, laborariak auzoak deittzen ditu. gisa hontan, zonbeit egunez denen artean uzta biltzen da. Denek parte harttzen dute : gizonek, emazteek, haurrek, xaharrek ... batzuk pentzeetan lan egiten dute ; beste batzuk apairuak prestatze dituzte, eta kasu emaiten langileak ez daitezen deusetaz eskastu, hala nola arima tafiaz (bertako edaria) ongi asez. denak besta giro batean ari dira lanean, aintzinekoen kantuak lagun, kantari bakarlari batek ritmoa finkatzen duela.

labour

Euskal laborarien artean elkarlaguntza hori ere aurkitzen da : anzilage, ilemozte, kabalen mendiratze ...

Bere Euskalherriko xokotik, Konbit haitirentzat elkarteak balore horieri bere atxikimendua erakutsi nahi du, haitiarren lehentasunezko beharreri programa egokiak xutik emanez, lurrikararen ondorioz hunkituak diren baserri herrialdeen garapena lagunduko dutenak. konbit Haitirentzat-ek partaide harremanak sortu ditu han bereko ONG haitiarrekin, gai baitira proiektuen gauzatzeko eta jada bertako experentzia baitute

Konbit haitirentzat-en araudiak pausatuak izan dira 2010eko otsailean Baionan.

Geroztik, elkarteak ekintzak eremaiten ditu proiektu horien diruztatzeko Haitin ...


Eta zu ?  Junta zaite guri !